Gutxi barru inbertsore berriekin finantzaketa txanda berria egitea aurreikusi du, kontsumitzailearengana hobeto heltzeko
2015 amaitzear dagoela, enpresak azken hilabete hauek agortzen ari dira urtearen hasieran planteatu zituzten helburuak bete ahal izateko.
Zenbakiak, kontuak, emaitzak….. ixteko garaia hurbiltzen ari da; hau da, balantze egiteko ordua dator. Balantzea ezin zen hobea izan sarrerak internet-en bidez saldu eta erosten dituen Ticketbis enpresarentzat . “Gauzak ondo doaz. Dagoeneko, 90 milioi euroko fakturazio ingurutik ibiliko gara”. Errealitate bihurtu den proiektu handi honen fundatzaileak diren Jon Uriarte eta Ander Michelenaren lanbide ibilbidea, primeran, ondo baino hobeto doa.
2009tik hona, analisi asko egin ondoren, azkenean euren abentura sarean hasi zutenetik, hazkundeak eta egunetik egunera lortutako emaitza onek erakarritako aldaketa asko bizi izan dute. Baina momentu latzak ere daude, eta hauek, Jonen esanetan, bere bazkidearekin eta eurekin lan egiten duten giza-taldearekin armonia ezin hobea dagoelako gainditzen dira. “Oso zorte ona izan dut Anderrekin. Oso erreza da berarekin lan egitea, ez du gatazkarik sortzen, oso bazkide ona da; bikaina. Gurekin oso gai diren pertsonak dauzkagu eta hauek, aldi berean, primerako lan giroa sortzen dute. Oraindik ez gara inor (barreak), asko daukagu egiteko. Oso gogor lan egiten dugu, handigura, ilusio, …. handiaz. Ez dago beste modurik”, azpimarratzen du Jonek inolako zalantzarik gabe. Beste urte batez hazten jarraitzea ahalbidetzen dien konbinatu ezin hobea. Alderdi guztietan egiten dute, azpiegituretan, lokal berrietan, taldean,…. Jadanik 350 lagun baino gehiago daude lanean, beste naziotara zabalduz. “Gure presentzia, ia nazio aurreratu guztietan ziurtatuta daukagu…” eta, garrantzitsuena, bete beharreko erronka berrieki
Erakundeen konfidantza
Hasi zirenetik, zenbait finantzaketa txanda behar izan dute proiektua aurrera atera ahal izateko. Lehenengoa, lagun eta familiakoei esker konpondu zuten eta bigarrenean, Seed Capital Bizkaia agertu zen. “Momentu horretan, guretzat oso garrantzitsua izan zen erakundeen laguntza izatea. Seed-eko kudeatzaileekin beti eduki dugu harreman ona, gure proiektua hasieratik ezagutzen zuten eta azkenean, bigarren fasean, eurek lagundu ziguten. Balorazioa gogorra izan zen (barreak), baina egia da ere, gure akzioak berreskuratzeko balditzak alderdi bientzako onak zirela. Orduan ez zen dudarik egon eta gaur, 4 urte geroago, Seed Capital Bizkaiaren desinbertsioa burutu dugu”.
Herri erakundeetatik zenbait ekintza sustatzen ari dira saiakuntza eta berrikuntza suspertzeko. Euren artean, Seed Capital Bizkaiak eskaintzen dituenak, proiektuak martxan jartzeko benetako aukera dira. “Ondo iruditzen zait laguntza ematea, gauzak erreztea, oztoporik ez jartzea. Saiatzeko gogoak ekarriko dituen haztegia sortu behar da, ardurak, ideiak, guri gertatu zitzaigun bezala, erralitate bihur daitezen. Erreztasunak eman, hori da kontsigna. Zentzu horretan, Euskadin beste leku askotan baino hobeto gaude”.
Erronka berria: hobetu heldu kontsumitzailearengana
Seed Capital Bizkaia-tik irten, eta jadanik erronka berriak dauzkate. Gutxi barru, finantziaketa txanda berriari hasiera emango diote inbertsore berriekin. Helburua argi dago: kontsumitzailearengana gehiago eta hobeto heldu, Ticketbis ezagutzera eman. Ticketbis-eko arduradunek adierazten dutenez, aipatutako hori, lau ildo nagusien bitartez lortu nahi dute: “langile kualifikatuen ekarpenei esker jadanik daukaten talentua osatuko duenaz eta esperientziaz; produktua hobetuz; bezeroarentzat eta barruko lanerako plataforma hobetua sortuz. Marketing estrategia indartuz eta sustatzaileekin akordioak lortuz”.
Ekintzailea izatea ardura bat da
Unibertsitatean zegoenetik, Jonek gauzak egiteko beharra sentitzen zuen; ipurtarina, asmo handikoa, beti gauza berriak asmatzen….. horregatik ez zuen dudarik izan planteatu ziotenean. Zoriak Ander, bere gaur egungo bazkidea eta kofundatzailea, Londonerako bideko aireportu baten elkar ezagutzea egin zuen, eta handik aurrera, gogorkiro lan egin zuten euren ametsa errealitate bihur zedin. “Ekintzailea izatea ardura handia da. Pisu guztia sorbaldan daramazu. Edozein negozio zabaltzea errusiar mendian etengabe egotea da. Onena, eta gu zentzu horretan pozik egon gaitezke, goian ahalik eta denbora gehien egotea eta momentu txarretan aurrera egitea da. Hori da proiektuak aurrera egiteko dagoen bide bakarra. Gure kasuan, inguruabar guztiak gure alde zeuden; ez geneukan familia kargarik, aurrezki batzuk genituen; egoera honetan ez baduzu arriskatzen, noiz ba? Baina gure gurasoei galdetzen badiezu…. Eurentzat zorakeria bat zen baina lagundu ziguten. Arriskatu behar da baina arriskuak zeintzuk diren eta noraino hel zaitezken jakinda”.