‘Newspace’ Satlantis arloko konpainiak, sateliteentzako doitasun handiko kamera garatu ondoren, orain, bereak diren hiru mikrosatelitek osatutako konstelazio batek lortzen dituen datuetan oinarrituta dagoen zerbitzuen emanketa etapari hasiera emango dio. Gainera, Bizkaian, aipatutako horiek lantzeko lantegia jartzeko asmoa dauka. Seed Capital Bizkaiak ekimen honekin bat egin du.
Espazioari begiratzen dion Satlantis enpresa ekimenaren hasiera, 2011n gertatu zen; Floridako Unibertsitateko Astrofisika Saileko Rafael Guzman zuzendariak egindako ikerlan eta garapenetatik abiatuz, astrofisikako teknologiatik satelite txikien arlo sortuberrirako aldaketa egitearen aldeko apustua egin zenean, hain zuzen.
Proiektua, zientzia, berrikuntza eta enpresa kudeaketaren mundutik datozen eta gaian adituak diren pertsona talde batek sustatuta dago. Aipatutako guztiek proiektuaren potentzialitateetan erabat sinisten dute eta 2014ko azaroan, enpresa Bilbon eratu zuten; “nire baldintza bakarra, hemen egotea zen” dio Juan Tomás Hernanik, Satlantis-ko CEO-k. Enpresaren hasieraz aritu ondoren, proiektuaren aurrerakuntza azaltzen du, planteatzen dituen teknologi erronka interesgarriak azpimarratuz bai eta proiektuaren aldeko apustua egin duten erakunde publikoek eta konpainia handiek eman dieten laguntza eskertuz ere. “Bilbon, gainera, IDOM daukagu, espazioaren abentura optomekanikarako ingeniaritzarik onena, eta Bilbao, operaziorako eta sateliteen integraziorako gure bazkidea den Elecnor-Neimos-en jaioterria da”.
“Gure ibilbideari hasiera eman genion –zehazten du Hernanik- hasierako teleskopiotik, monitorizazio mikrosateliteen garapenera pasatzeko helburuaz; hau da; balio estrategiko edo ekonomiko handia daukaten azpiegitura handiak edo alde geografikoak denbora errealean behaketa egin eta hauetatik abiatuz, ondorengo fase baten, geo-inteligentzia eta datu zerbitzuak ematera pasatuz”, dio.
Ipinitako helburuak
Satlantis-ek, beraz, merkatuan ondoz-ondoko faseetan posizionatzea aurreikusten duen linea ezarri du. Linea honek, bere garapen teknologikoen bilakaera, espazio arloari soluzioak eskaintzetik, datu zerbitzuak emateraino (big data) aurreikusten du (nagusiki, energi azpiegitura handiak dauzkaten konpainiei, oil&gas-ekoei, geografi-alde zabaletan interesak dauzkaten garraio edo gobernu agentziei) eta azkenez, ondorengo etapa baten, Bizkaian mikrosateliteen konstelazioak fabrikatzea espero du. Juan Tomás Hernanik ez du bere zirrara izkutatzen: “proiektu hau ederra da eta industria ikuspuntutik ere garrantzitsua izatea espero dugu; umiltasun osoz diot; uste dut, gutxi barru, gure fabrika hemen edukiko dugula”.
Proiektuaren faseak
Satlantis-en teknologi proiektuaren lehen fasea amaitzear dago eta Rafael Guzmanek, funtzio astrofisikoetarako pentsatu duen mikrokamera, sateliteen arlora egokitzea izan da. Prototipoak, IDOM-ek espaziorarako jaurtiketen baldintza gogorrei egiten dituen erresistentzia frogak arrakastaz gainditu dituenak, Europar Agentzia Espazialaren (ESA) eta NASA-ren interesa sortu du. Honek, azken baten, bere funtzionamendua eta ahalmenak benetako misioetan konprobatzea ahalbidetuko luke.
Hurrengo fasea ez da bakarrik kameraren zerbitzuak espazio agentzietara eskaintzea izango, baizik eta azken produktua gobernuei zuzenean, helburu zehatzak, neurrira diseinatuta, defentsakoak eta ingurunea, mugak, katastroa, e.a. kontrolatzeko izango direnak eskaini ahal izatea ere (satelite txikiak mikrokamerekin). “Sateliteak ‘hegatzeko’ proiektu batzuk garatu ondoren –azaltzen du Hernanik – zerbitzuak eskaini ahal izateko moduan egongo gara eta horren jarraian, gure ametsa, hemen sateliteak egiteko fabrika edukitzea izango da. Horrek, bezeroari etengabe gaurkotzen eta teknologi-egokitzenean egongo den azken zerbitzua eskaintzea ahalbidetuko digu”.
Bere gaur egungo mikrokamera prototipoa egin ahal izateko, Satlantis-ek patentatuta dauzkan teknologi-garapen berriak burutu ditu. Aipatutako garapen hauek aurreko kameren tamianua heren batera gutxitzea ahalbidetzeaz gain, hiper-erresoluzio prozeduraren bidez, espaziotik, 600 kilometroko distantziatik, metro bateko pixel erresoluzioko irudiak hartzen ditu. Lurrean erabiliko balitz, kamera honek, zentimetro bateko pixel erresoluzioko argazkiak egin ahalko lituzke.
Finantziazio txanda
Berrikuntza esfortzu hau posible izan da, BEAZ/BFA bezelako erakunde publikoek eta enpresa pribatuek eman duten laguntzari esker. Proiektuaren hasieran Seed Capital Bizkaia-k eta beste erakunde publiko batzuek parte hartu ondoren, Satlantis-ek, gaur egunean, sei bazkide gehiago izango dituen finantziazio txanda itxiko du: Seed Capital Bizkaiak, Sprik eta ICOk emandako laguntzari, Telefonica eta Idom konpainiena gehitu behar zaio (enpresa hauek, Elecnor-Deimos-ekin batera, Satlantis-entzat klabe izan den laguntza teknikoa jadanik eman dute), bai eta hirugarren bazkide pribatu batena ere. Hainbeste laguntza bilatzearen arrazioa, Hernanik azaltzen duen moduan, “teknologia ugariekin” lan egin behar dugulako eta “egiten ari garen milioi askoko eskaintzei” erantzuna eman ahal izateko”, “UTE-an bazkide indartsuekin” joan behar dugulako da. “Beraz, ATLANTIS elkarteaz hitz egin behar dugu”. Horrela adibidez, Hernanik azpimarratzen du, bazkideak oraingo finantziazio txandan sartzeaz gain, hiru urte barrurako aurreikusi den hurrengora joateko adostasuna sinatu dutela. Aipatuako horrek, “26 milioiko aurrekontua izango du, hiru satelite hegaz eduki ahal izateko”.
Bazkide pribatuei, Satlantis-en enpresa proiektuan izan duten inplikazioa eskertzeaz gain, bere CEO-k, euskal erakundeek berrikuntzari laguntzerakoan agertu duten seriotasuna nabarmentzea “bidezkoa” dela uste du. “Hemen –adierazten du-, berrikuntzarako erakunde euskarriak funtzionatzen duela ikusi dugu; hasiera baten ez bagenu ondoren konpainia garrantzitsuak sartzea ahalbidetu duen Bizkaiko Foru Aldundia-ren eta Spri-ren laguntza izan, dena askoz zailagoa izango ziratekeen”.